XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gela zoragarria - dio Juttak.
Eta Dirkek kontatzen dio: - Hemen ezkutatzen hituen, gerratean bonbak erortzen zirenean.
- Eta gerra ostean behar ez zituzten gauzak gordetzen zituztenan.
- Orain ere gordeleku bikaina duk - dio Juttak.
- Nirea soilik da
Lehen ate batetik sartzen zen.
- Orain....
Linternaz argitzen du aurrekaldeko horma.
- Hor zegonan atea, harri berriak ageri diren tokian.
- Bestaldean armairu bat dago atearen aurrean.
- Horrela inork ezin din ikusi.
- Armairuaren atzeparetatik atea igarotzen zen.
- Eta jakina... bertatik gela honetara.
- Zoragarria - dio Juttak.
- Bai... aitonak estali zinan paretaz, txikia nintzenean.
- Ez genuela gehiago behar esan zinan.
- Ba al duk aitona? -galdetzen dio Juttak.
- Hilik zegon.
- Duela... lau bat urte.
- Triste al hago hil zelako? -galdetzen dio Juttak.
- Batzuetan bai... Baina ez sarriegi.
- Zergatik ez beti?- Zergatik, ez dudalako beti beragan pentsatzen.
- Horregatik ezin naun beti triste egon.
- Eta sarritan pentsatzen dinat beragan eta barre egin behar izaten dinat, zeren berak egindako gauza barregarriren bat bururatzen bait zaidan.
- A bai?
- Nik askotan pentsatuko nikek amonagan.
- Eta beti triste egongo al hintzateke?.
- Ez, batzuetan neuk ere barre egingo nikek.
- Baina gero berriz ere oso triste jarriko nindukek.
- Amona gehiago ez dagoela bururatzen zainalako, ezta?.
- Bai